Super 8

1979an, armada estatubatuarraren tren batek istripua izango du. Film labur bat errodatzen ari diren gaztetxo batzuk istripuaren lekuko izango dira eta, honen ostean, herrian jazotzen ari diren gertaera misteriotsuak ikertzen hasiko dira. Steven Spielberg maisuaren filmak arrakastatsu egin zituzten osagaiak nahastu eta zinearen Midas erregeari tronua lapurtu aurretik omenaldia egin dio Abramsek.