Suntsitu, berriz hasteko

Suntsitu, berriz hasteko https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/10/13
albiste-laburra
Suntsitu, berriz hasteko
Dallas Buyers Club (2013) gogor bezain arrakastatsuaren ostean, badirudi Jean-Marc Vallée zuzendari quebectarra Hollywooden bere bidea egiten ari dela. Reese Witherspoon protagonista zuen Wild estreinatu zuen iaz, eta amaitzen ari da datorren urteko apiriliean estreinatuko den Demolition. Azken horretan, Jake Gyllenhaal finantza-gizon arrakastatsu bat izango da. Auto istripu batean emaztea hil ostean, ordura arte eraman duen bizitza aztertu eta errotik aldatzea erabakiko du.