Sunshine ***

Sunshine *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sunshine/@@download/image/4p42-5.jpg
2001/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Istvan Szabo. Aktoreak: Ralph Fiennes, William Hurt, Rosemary Harris, Rachel Weisz. Generoa: drama. Herrialdea: Hungaria / Alemania / Austria / Kanada. Urtea: 1999. Iraupena: 181 minutu.
4.zenbakia
Sonnenschein familia juduaren azken hiru belaunaldien bizipen gazi-gezak islatuz, joan den mendearen kronika samina dakarkigu Being Julia filmaren egileak. Sunshine ederrak gerraren nahiz holokaustoaren ondorioei buruz gogoeta egiten duen arren, erromantizismoz blaitutako film epikoa da, finean. Ralph Fiennes aktorea da Istvan Szabo hungariarraren drama erromantikoaren zutabe nagusia. Europako Zinema Akademiak Ralph Fiennes bera, Szabo zuzendaria eta filmaren gidoia saritu zituen. Melodrama erromantiko fina da.