Sünek 'Lau korapilo', lehen diskoaren aurrerapen kantua, kaleratu du

Sünek 'Lau korapilo', lehen diskoaren aurrerapen kantua, kaleratu du Tradizioari keinu egitearekin batera, trikitiaren eraberritzearen aldeko aldarria egin du abestian eta bideoan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sunek-lau-korapilo-lehen-diskoaren-aurrerapen-kantua-kaleratu-du/@@download/image/Korapilo (2).jpg
2024/04/12
Tradizioari keinu egitearekin batera, trikitiaren eraberritzearen aldeko aldarria egin du abestian eta bideoan.
Sünek 'Lau korapilo', lehen diskoaren aurrerapen kantua, kaleratu du

Huntza taldearen ibilbideari otsailean eman zioten itxiera, Bilboko Miribillan egindako kontzertu gogoangarriarekin, eta Süne izenez aurrez abiatua zuen proiektuari gogotsu heldu dio Josune Arakistainek. 

Bere lehen diskoaren aurrerapen kantua kaleratu berri du, Lau korapilo izenburua duena. Soinu txikia lagun du orain ere, baina elektronika doinuez jantzita. Hain zuzen ere, kantuak tradizioari keinu egiten dio eta, aldi berean, trikitixaren eraberritzea aldarrikatzen du: "Gizonezkoena zen mundu bat izatetik, gaur egun emakumeek konkistatutako territorioa baita trikitiarena".

S¨¨une proiektuaren erronketako bat trikitia soinu tradizionaletik garai berrituagoetara heldu daiteela erakustea izango da: “Inork gutxik uste izan du trikitia musika garaikidearekin erlazionatu zitekeenik, eta proiektu honekin nire ‘ahizpek’ urte luzeetan utzitako ondare guztia eraldatu nahi dut”.

Abestia Madrileko Chanela Clicka estudioan ekoitzia da, Alejandro Paez produktorearekin. Bideoari dagokionez, berriz, Chroma estudioa eta Muga aritu dira artistaren ideia originala gauzatzeko lanean.