Sundance, Donostia, Los Angeles

Sundance, Donostia, Los Angeles https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sundance-donostia-los-angeles/@@download/image/20101223329Rodrigo_Cortes.jpg
2012/12/13
berria
Sundance, Donostia, Los Angeles
Rodrigo Cortes zuzendari galiziarra Buried (2010) ezohiko thrillerrarekin azpimarratzeko moduko arrakasta lortzen ari da mundu zabalean. Sundancen estreinatu zenetik, hainbat sari jaso ditu eta Donostiako Zinemaldian ere kritikaren zein ikusleen oniritzia jaso zuen. Hala, hurrengo filmerako lehen mailako aktoreak izango ditu bere esanetara: Robert de Niro, Sigourney Weaver eta Cillian Murphy. Red Lights izango du titulu filmak, eta parapsikologia eta mediumak izango ditu ardatz.