Summer Play 'youtuber'-en bira Bilbon!

Summer Play 'youtuber'-en bira Bilbon! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/summer-play-youtuberen-bira-bilbon/@@download/image/fsi45hth_1435838083.png
2015/07/02
berria
Summer Play munduko youtuber birarik handiena da. Ordenagailuaren beste aldetik milioika ikusle dibertitzen dituzten 27 youtuber-ek antolatutako bira da. Iaz espainiar estatuko lau hiriburutan sarrera guztiak saldu ondoren, aurten areto handiagoetan oholtzaratzeko erabakia hartu dute. Espektakuluak Espainia eta Euskal Herriko hainbat youtuber elkartuko ditu oholtza gainean.

GAZTEZULOk Bilbon egingo duten geldialdira gonbidatu nahi zaitu. Uztailaren 6an Campos Eliseos Antzokira joan nahi baduzu parte hartu gure lehiaketan!





Amaitzear den bira ekainaren 28an hasi zen Valentzian. Ondoren Sevilla eta Madrilen izan dira. Eta hurrengo geldialdia Bilbon egingo dute, Bartzelonan bira amaitu aurretik. Uztailaren 6an izango da Campos Eliseos Antzokian eta bertara gonbidatu nahi zaitu GAZTEZULOk. Sartu gure webguneko Lehiaketak atalean eta parte hartu besterik ez duzu.

Bi ordu inguru irauten duen ikuskizunak askotariko edukiak biltzen ditu. Besteak beste, bakarrizketa, inprobisazioa, esketxak eta abar. Amaitutakoan bertaratutakoek eszenatoki gaineko lagunekin elkartzeko parada dute meet & greet-ari esker. Bilbon hamahiru youtuber izango dira: MickeyProjetcs, gominuke, happip, Kifachan, KoalaRabioso, MsAbiPower, VdeVombilla, EstudioKatastrofico, LQOBajoMisPies, HollyMollyYT, Terafobia, BebeHiperactivo eta Bromafonica.