Summer Of Labs, teknologia eta sorkuntza laborategiak

Summer Of Labs 2012 ekimena Ozenao Atlantikoko kosta zeharkatzen ari da uda honetan: Nantesen, Euskal Herrian, Galizan, Gumaraesen eta Casablancan egingo ditu geraldiak. Guregana ostiral honetan helduko da, abuztuaren 10ean, eta bi egoitzatan buruko dituzte jarduerak: lehenak Errenteriako Kabia espazioan, Donostia 2016 ekimenaren babesarekin, eta bigarrenak, abuztuaren 15etik 18ra, Bilboko ZAWP gunean. Teknologiaren eta sorkuntzaren erabilera sozialak aztertzeko beta izango da.
Askotariko ekintzak, tailerrak, produktuak gauzatzeko guneak, eta bereziki, elkarlana sustatzeko jarduerak aurrera eramatea du helburu Summer Of Labs lau hilabeteko ekimenak. Sareak indartu, eta elkar topatu eta ezagutzeko aukera sustatu nahi du, eta hala, teknologiaren erabilera berritzaileak probatzeko aukera emango die parte hartzaileei.
Sortzaileei, ekintzaileei, zaletuei eta jakin-mina duen orori zabalduriko ekimena da, teknologia, kultura aske eta praktika esperimentala ardatz izango dituela, eta lan egiteko modu berriak garatzeko asmoa du.
Euskadiri dagokionez, Tabakalerak sustatu eta antolatu du Summer of Labas@Euskadi. Bi espaziotan buruko dira jarduerak, lehenak Errenteriako Kabia espazioan, eta bigarrenak Bilboko ZAWPen.
Aste honetakoei dagokienez, bi helburu izango ditu: inguruko agente eta kolektiboak garatzen ari diren proiektuak erakustea batetik, eta interesa duen ororentzat tailerrak egitekoa aukera eskaintzea bestetik. Ostiral honetatik larunbatera izango dira.
Bestetik, abuztuaren 15etik 18ra bitarte, 24x4 Lab tailer trinkoa egingo dute Bilbon. Azokoa antzekoa izango da, nork bere postua jarri eta eskaintza eginez; dena den, ez da ezer salduko, ezagutzak eta bizipenak partekatuko dituzte. Halaber, hiru eremu nagusi izango dira: FAB fabrikazio digitala, Hacking-a eta trasteekin jolasean aritzeko gunea.
Egitaraua, dena den, ez dago erabat itxirik, ez baitago sormen prozesuen emaitza guztiak aurreikusteko aukerarik. Antolatzaileak argi dute ondorio txundigarriak lortuko dituztela, eta parte hartzaileen erantzuna ikusteko irrikitan daude.
Bide proiekzio erraldoia egingo dute inguruko eraikinetan, lekuan bertan hegazkinak jarriko dituzte hegan, haurrak kultura askearen garrantziari buruzko ipuinak idatzi eta marraztuko dituzte, eta sukaldari eta ingeniariak ere elkarlanean arituko dira afariak inprimatzen. Zer gehiago behar duzu?

Eta gainera...