“Summer of hate” *****

“Summer of hate” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/summer-of-hate/@@download/image/Crocodiles_Summer_of_hate.jpg
2009/09/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Crocodiles
99.zenbakia
“Summer of hate” *****
Hasiera batean blues artista zaharren lanak argitaratzen bazituen ere, AEBetako Fat Possum diskoetxea talde garaikideekin lanean dabil aspalditik; tartean, Crocodiles. Brandon Welchez eta Charles Rowell dira krokodiloak, eta distortsio kapa ugari bata bestearen gainean konbinatuta pop melodiotsua osatzea lortu dute. Halako musika egin zuten, hain zuzen, Spacemen 3 eta Jesus and Mary Chain talde ingelesek eta Galaxy 500 estatubatuarrak 80ko hamarkadaren erdi aldean. I Wanna Kill doinu hipnotizatzaileak entzulea harrapatzeko ahalmena du, bai.