Sukatalde, Gipuzkoako sukaldari gazteen elkartea

Sortu berri den elkartea aurkeztu dute. Sukaldaritzarekin lotutako ezagupenetan sakondu, helburu komunak lortzeko elkarlanean jardun eta ekimenak antolatu nahi dituzte aurrerantzean.
Edorta Lamo Donostiako A Fuego Negro jatetxeko sukaldaria da Sukatalderen presidentea. Hona hemen elkarteko zuzendaritza batzordeko gainerako kideak: Donostiako Xarma jatetxeko Xabier Diez, Kokotxa jatetxeko Daniel Lopez, Agorregi jatetxeko Gorka Arcelus, Mirador de Uliako Ruben Trincado eta Bera Berako Asier Abal eta Hernaniko Fagollagako Ixak Salaberria.
Besteak beste, Aizpea Oihaneder (Donostiako Xarma jatetxea), Iñigo Lavado (Irungo Iñigo Lavado jatetxea), Roberto Ruiz (Tolosako Fronton jatetxea) eta Gorka Txapartegi (Hondarribiko Alameda jatetxea) ere elkarteko kide dira.
Sukataldek Donostiako Intxaurrondo auzoko Yeyette etxean, Sukal Lekun, du egoitza eta luze jo gabe sare sozialetan sartuko da. Datorren astean Euskal Herriko Pintxo Lehiaketan epaimahaikide lana egingo dute sukaldari gazteok.
Argazkian, elkarteko sukaldari batzuk, Iñaki Galdos diputatuarekin.