Sukalderik gabeko etxebizitzak

Sukalderik gabeko etxebizitzak Labea liburuak gordetzeko erabiltzen duzun horietakoa bazara, adi etxe eredu berri honi! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sukalderik-gabeko-etxebizitzak/@@download/image/62c06c815913f3741ca95a6a973494b1.jpg
2019/09/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Labea liburuak gordetzeko erabiltzen duzun horietakoa bazara, adi etxe eredu berri honi!
Sukalderik gabeko etxebizitzak

Telebistan botatzen dituzten erreforma programa estatubatuarretan kontrakoa agertu arren, errealitatea honakoa da; sukaldeak desagertzen ari dira. Egun, etxeek etengabe metroak galtzen dituzten bitartean, espaziorik murriztuena sukaldea da, eta dagoeneko etxe askotan egongelarekin elkarbanatzen du lekua. Espazio ireki eta garden bezala saltzen dutena, ez da gela baten galera besterik ez. Sukaldea ez da etxebizitzen erdigunea; familiak ez dira sutondoan biltzen, ez dute bertan bilerarik egiten. Kozinatu ere, geroz eta gutxiago egiten da; bakardadeak gora egin duen garaiotan, merkeagoa da kanpoan egindako janaria erostea, labea piztea baino.

Sukaldeak garrantzia galdu duen heinean, bainugelek eta jantzigelek metroak irabazi dituzte; hala, adituen esanetan, egun denbora gehiago igarotzen dugu gure burua ispiluaren aurrean prestatzen janaria egiten baino. Hala, badirudi etorkizun hurbilean sukaldeak desagertzen joango direla; hain zuzen, badira sukalde komunitarioak dituzten etxebizitzak. 

Sukaldeen urrezko garaia 60ko hamarkadan izan zen; garai horretan, azken gailuekin osatutako sukalde handiak maila bat erakusten zuela uste zen. Horrekin batera, oraindik lan mundua konkistatu gabeko emakumeek sukaldeak pasatzen zuten denbora handiena, bataz-beste, bi ordu egunean. Aldiz, egun gauzak ez dira horrela; emakumeek ere lan egiten dute, eta geroz eta gehiago dira bakarrik bizi direnak. Hala, egun ez dira 20 minutu baino gehiago erabiltzen kozinatzeko bataz-beste.