Suizida baldarra

Suizida baldarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/suizida-baldarra/@@download/image/73p13_1.jpg
2012/12/13
berria
Suizida baldarra
Huts egin, eta, gainera, isuna ordaindu behar! Munichen bere buruaz beste egiten saiatu zen gizon batek 4.200 euroko isuna ordaindu beharko du. Trena pasatzen ari zen momentuan bertan, gizonak trenbidera bota zuen bere burua,  baina, hala ere, ez zuen denbora ondo neurtu, eta kolpe txiki bat besterik ez zuen hartu. Beste era bateko kalteak eragin zituen, hori bai: batetik trenean bertan, eta bestetik, trenaren gidariarengan, baja hartu behar izan baitzuen sustoaren ondoren. 4.200 euroko isuna, beraz, suizida baldarrari.