Suitzar erakunde batek eguzki-panelak instalatu nahi ditu trenbideetan
Ingurumena babesteko borroka sekula baino ezinbestekoagoa da. Horregatik, zenbait erakunde berrikuntzak txertatzen saiatzen ari dira. Krisi-klimatiakoaren aurka teknologia erabili nahi dute. Kasu honetan, Sun-Ways erakundea lanean dabil Suitzako trenbideetan eguzki-panelak instalatzeko.
Startup honen arabera, mundu osoko trenbide ugaritan instalatu litezke panel hauek. Trenek arazorik gabe zirkulatzen jarraitu ahalko dute eta mantentze lanak egin behar direnean, kendu litezke, konpondu eta berriz ere erraz jarri.
Eguzki-panel hauek eguzkiaren argia biltzen dutenean, elektrizitatea sare elektrikora bidaltzen du eta horri esker energia sortzen du. Teknologia hau oraindik probatu eta akatsak zuzendu beharrean badago ere, pauso itxaropentsua da elektrizitatea modu jasangarrian eskuratzeko bidean.

