Suitzak erreferendum bidez sexu berekoen arteko ezkontza onartu du

Suitzak erreferendum bidez sexu berekoen arteko ezkontza onartu du Honek ugalketa lagunduko tekniketara sarbidea emango die bakarrik dauden emakumeei eta lesbiana bikoteei, eta noski, haurren adopzioa onartzen du sexu bereko bikoteen artean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/suitzak-erreferendum-bidez-sexu-berdinekoen-arteko-ezkontza-onartu-du/@@download/image/TQQPSQV67Y3CBW5M5CGEHAZ7UE.jpg
2021/10/06

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Honek ugalketa lagunduko tekniketara sarbidea emango die bakarrik dauden emakumeei eta lesbiana bikoteei, eta noski, haurren adopzioa onartzen du sexu bereko bikoteen artean.
Suitzak erreferendum bidez sexu berekoen arteko ezkontza onartu du

Erreferendum bidez hartu du erabaki hau Suitzak, biztanleriaren %64aren babesarekin. Honela, sexu bereko bikoteek haurrak adoptatu ahalko dituzte, eta bakarrik dauden emakumeen, zein bikote lesbianen kasuan, ugalketa lagunduko aukera emango zaie. Egitasmo hau bozketara iritsi da zazpi urtez politikarien eztabaida gai izan ondoren. Azkenean, bikote homosexualek, heterosexualen eskubide berdinak izango dituzte hemendik aurrera Suitzan. 

Alderdi Berdeak bultzatutako ekimena izan zen eta beste alderdien gehiengoak onartua. Aurka azaldu diren bakarrak alderdi ultranazionalistak izan dira eta zenbait talde erlijioso. Azken hauek diote ezkontza gizonezko eta emakumezko batek osatutako bikoteentzat erreserbatua egon beharko lukeela. 

Modu honetan, Suitza, munduko 30. herrialdea bilakatzen da ezkontza homosexuala onartzen. Holanda izan zen munduan lehena oain dela hogei urte atzera. Orain arte, Suitzak sexu bereko bi pertsonen arteko elkartzea onartzen zuen aliantza erregistratuak deitutako tresna legalaren bidez, 2007an onartutakoa. Honekin, abizen berdina eskuratu zezaketen bikoteek eta bestearen herentziarako eskubidea eduki alargundu ez gero. 2018tik, gainera, bikotearen seme edo alaba adoptatzeko aukera zuten.

Hemendik aurrera, ezkondutako bikote lesbianek eta bakarrik dauden emakumeek Suitzako esperma donazioetara sarbidea izango dute. Suitzan donazio anonimoak debekatuta daude, eta beraz, 18 urte betetzean donazio hori egin zuena ezagutzeko aukera ere eskaintzen diete adotpatutako haurrei, hori bai, bi emakumeak izango dira legearen aurrean umearen amak.