Suite barroteduna

Kaiserslautern hirian, Alemanian, Alcatraz izeneko hotela zabaldu dute espetxea izandako eraikin batean. Hotela bi abokaturen esku dago, eta eskaintza berezia egin diete bezeroei: gauero, "giltzapetuta" sentiaraziko dituzte. Logelek ez dute erosotasun handirik eskaintzen: mahai bat, leiho estu bat eta ohea. Azken horren ondoan, berriz, txizontzia. Bezeroei marradun pijama bana ematen diete preso itxura izateko. Hala ere, Alcatraz honek ez du zerikusirik Al Caponeri "ostatu" eman zion Kaliforniako espetxe famatuarekin. Kaiserslauternen, bezeroak libre dira edozein unetan kalera joateko!