Sugeak eta sexua

Jarretera izeneko sugeak (Thamnophis sirtalis) sexu harremanak izateko era bitxia du. Emeak feromonak (sexu hormonak) askatzen ditu eta inguruan dabiltzan ar guztiak hurbildu egiten dira, hura ernaltzeko prest. Ez da arraroa, beraz, emearen gainean 100dik gora suge ikustea. Hibernazio garaitik esnatzen diren arrek ere teknika bera erabiltzen dute, hau da, feromonak askatu eta gainerako arren beroa jasotzen dute.