Sugeak

Sugeek beldurra, higuina, fobiak eta abar sorrarazten dizkigute. Hala ere, animalia interesgarriak dira, besteak beste, elikatzeko modu bitxia dutelako. Anaconda sugeak, adibidez, ahoko hezurrak erauzten ditu animaliak osorik irensteko. Cobra listukariak, aldiz, etsaiak itsutu egiten ditu listu azido batekin eta bigarren ziztada batekin akabatzen ditu. Kriskitin-sugeak zintzoago jokatzen du eta erasotu aurretik, buztanean duen zintzarria jotzen du, hurbil dagoela ohartarazteko. Azkenik, Amazoniako Mamba Beltzak 80 km/orduko abiadura har dezake lehen erasoan, baina hala ere, ez du bigarren erasorik egiten.