Sufragismoa Britainia Handian

Lehen Mundu Gerra aurreko Britainia Handian sufragistek egindako lana izango du hizpide Suffragette filmak. Protagonista nagusia Carey Mulligan izango da, emakumeen botoaren alde kaleko borroka sustatuko duen gaztea. Tartean izango dira, baita ere, Helena Bonham Carter eta Meryl Streep. Azken horrek paper txiki bat egingo du Emmeline Pankhurst aktibista ezagunaren azalean. Sarah Gavron (Brick Lane, 2007) izango da zuzendaria eta Abi Morganek (The Iron Lady, 2011) idatziko du gidoia.