Sufferation. The deep roots of niney the observer

Zorionekoak gara 70eko hamarkadako reggae zaletuak. Gero eta gehiago dira, garai hartako kantu arraroak berreskuratu, eta kantu horiekin diskoak kaleratzen dituzten diskoetxeak. Azken aldian, Auralux diskoetxearen lana azpimarratzekoa da. Oraingoan, reggaearen sustraizko garaian ekoitzitako hainbat kantu bildu ditu Niney The Observer produktoreak. Hala, Dennis Brown, Horace Andy, Gregory Isaacs eta beste hainbat pisu astunen kantuak entzun daitezke, horietako asko 45 hatzbeteko formatuan. Ezinbestekoa.