Suediako odol-emaileek mezu bat jasotzen dute norbaiten bizitza salbatzen den bakoitzean
Mugikorrean sms bat jasotzen dute.
Suediak, odol-emaile izan diren boluntarioei, eurek emandako odolarekin bizitza bat salbatzen den bakoitzean sms baten bidez jakinarazten diete. Bertan bizitza bat salbatua izan dela esaten diete.
Keinu honekin, boluntarioei esker ona erakusteaz gain, euren eskuzabaltasunak izan duen inpaktua begi bistan utzi nahi du.
Informazio hau eskainiz, odol-emaileekin konexio pertsonalagoa eskuratzen da eta herrialdeak espero du, keinu honek hiritar gehiago odol-emaile izatera animatzea. Eta zuri, ideia ona iruditzen al zaizu?