Suediak bere historiako lehenengo presidente emakumezkoa eta ministro transa izendatu ditu

Suediak bere historiako lehenengo presidente emakumezkoa eta ministro transa izendatu ditu Suediako lehengo emakumezko presidentea bihurtu da Magdalena Andersson sozialdemokrata. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/suediak-bere-historiako-lehenengo-presidente-emakumezkoa-eta-ministro-trans-izendatu-ditu/@@download/image/lina-1200x774.jpg
2021/12/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Suediako lehengo emakumezko presidentea bihurtu da Magdalena Andersson sozialdemokrata.
Suediak bere historiako lehenengo presidente emakumezkoa eta ministro transa izendatu ditu

Suediak, lehengo aldiz, lehen ministro bezala emakumezko bat izendatu du, Magdalena Andersson. Ez hori bakarrik: Andersson sozialdemokratak, herrialdearen historiako lehengo ministro transa ere izendatzea erabaki du. Europako bigarrena izango da. Lina Alxelsson Kihlblom Eskola Ministroa izango da, inklusio hezkuntza herrialde nordikoan sustatzeko. 

Magdalena Andersson Uppsala herrian jaio zen 1967an eta Stockholmen ekonomia ikasi zuen. 96an garaiko lehen ministroaren aholkulari politiko bezala lanean hasi zen eta 2004-2006 urteteen artean Estatuko Finantza Ministerioko idazkaria izan zen, eta alderdi sozialdemokratako barne liderra. Nazioarteko Diru Funtsean ere lan egin zuen. Esan liteke Anderssonen lana atzean izan dela, lehen lerroan baino, aholkulari moduan. 

Orain, lehen ministro izendatu dute, lehen lerroa hartuz. Anderssonek, gainera, gobernu berrirako, herrialdeko lehen emakumezko transa ministro izendatu du. Lina Axelsson Kihblom-ek 50 urte ditu eta generoaren inguruko liburu bat argitaratu zuen 2015ean bere esperientzia kontatuz. 

Zuzenbidean lizentziaduna eta hezkuntza lidergotzako graduondokoarekin, Irlandako komunikazio erakunde batean marketin arduraduna izan zen, baina 2009. urtetik hezkuntzan zentratu zen, institutu ezberdinetako zuzendari izanez. Ezaguna egin zen ikasleen emaitzak hobetzeagatik.