“Suedehead Rock

“Suedehead Rock https://www.gaztezulo.eus/albisteak/suedehead-rock/@@download/image/The_Daltonz_Suedehead_Rock.jpg
2012/01/06
kritika
Testua: Asier Kortabarria
The Daltonz
125.zenbakia
Bueltan dator Caengo taldea lehen EParen ostean, lehendabiziko diskoarekin. Aurreko lanetan bezala, distortsio gutxiko Oi! rock&roll; zalea aurkituko dugu diskoa osatzen duten 12 abestietan, The Templars edota Janitors bezalako taldeak gogora ekarriz. Hala ere, igartzen da euren berezko estiloa garatzeko egin duten ahalegina, bereziki nabaria Ain't No Truth edota Suedehead Rock kantetan. Orokorrean, lan ona. Eta UPVR? Vinyles diskoetxearen eskutik heldu zaigu, beti ere frantziar punk eta Oi!aren onena!