Suarte artisau eta sortzaile kolektiboak azoka egingo du igandean Gasteizen

Suarte artisau eta sortzaile kolektiboak azoka egingo du igandean Gasteizen Hogei artista eta artisau baino gehiagoren lanak bilduko dituzte azokan, goizez eta arratsaldez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/suarte-artisau-eta-sortzaile-kolektiboak-azoka-egingo-du-igandean-gasteizen/@@download/image/azoka.png
2022/04/08

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hogei artista eta artisau baino gehiagoren lanak bilduko dituzte azokan, goizez eta arratsaldez.
Suarte artisau eta sortzaile kolektiboak azoka egingo du igandean Gasteizen

Suarte artisau eta sortzaile kolektiboa sortu berri dute, eta igandean Gasteizen egingo dute azoka, Sumendi espazioan. Sortu berria den kolektiboa izanik, hilabetero azoka bat antolatzea erabaki dute, sarea zabaldu, aukera berriak ireki, eta ekimena beste leku batzuetara hedatzeko. Igandean 20 artista eta artisau baino gehiagoren postuak jarriko dituzte Sumendin. 

Suarte komunitatean oinarritzen den ekimena dela azaldu dute, azoken bidez artisau lanari ikusgarritasuna eman nahi diona.  "Talde anitza gara, eta sormena dugu abiapuntu, artisau lana balioetsi eta taldean lan egiteak biltzen gaitu. Kolektibo irekia eta malgua da, kalean sortua. Sumendin jaio ginen, gure egungo topalekua denean. Espazio autogestionatua da, eta bertan familiak eta komunitateak ezinbesteko garrantzia dute, guretzat ezinbesteko baloreak izanik. Kontziente gara modu arduratsu eta jasangarriagoan kontsumitzeko beharraz, eta hala, gure sare sinergikoa josi dugu, elkar elikatuz. Proiektu hau egun orokorra den kontsumo azkar eta lehiakorraren sorgin-gurpilari alternatiba bat sortzeko sentitu dugun beharretik sortu da, auzoak ohitura berriak eraiki eta lotura berriak sortzeko grinetik. Halaber, gure lanei ikusgarritasun, erregulartasun eta egonkortasuna ere eman nahi diegu". 

Bide horri jarraiki, igandeko hitzordua izango dute hurrengo pausoa. 10:30ean irekiko dute azoka, eta 14:00etan bazkaltzeko tartea hartuko dute. Arratsaldean 16:30etik 20:00etara bitarte egongo da zabalik. "Denon artean sua piztuta mantenduko dugu. Su eman arte", adierazi du kolektiboak.