“SUAREN GARAI ERRAUTS ERREKAI” ***

“SUAREN GARAI ERRAUTS ERREKAI” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/suaren-garai-errauts-errekai/@@download/image/82p62mak.jpg
2008/02/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
MAK
82.zenbakia
“Indigenas! Somos indigenas! Euskaldunak! Eta beste minoritateak! Aizkorak ez badira nahiko, karga kanoiak! Hemen, zutik, aro ero bero diren indigenak! Indigenak! Gira indigenak!”. Musika Armatu Komandoko kideak bueltan dira bigarren diskoarekin, eta oraingoan, laguntzaile gudarostea dute ondoan; Aire Ahizpak, Sorkun, Fat Fish, Jon Maia eta Igor Elortza bertsolariak, Menzo, Mirza, Staff, Moro Bad Sound System eta Txomin Human Beat Box. Musika aldetik, rap erritmoak dira nagusi —rockaren eragina ezin uka—; abesti landuak, sampler ugari, eta hezur haragizko musikariak.