Suaiak 'Su eman ala hartu' diskoa kaleratu du

Suaiak 'Su eman ala hartu' diskoa kaleratu du 'Beldur ta Nazka' singlearen bideoa ere argitaratu du. Fanzinea eskuratu ahal izango da diskoarekin batera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/suaiak-su-eman-ala-hartu-diskoa-kaleratu-du/@@download/image/SUAIA Su Eman ala Hartu_argazkia.jpg
2023/12/01
'Beldur ta Nazka' singlearen bideoa ere argitaratu du. Fanzinea eskuratu ahal izango da diskoarekin batera.
Suaiak 'Su eman ala hartu' diskoa kaleratu du

Gorka Suaia abeslari eta ekoizleak Su eman ala hartu hamaika abestiz osatutako diskoa ondu du. Hip-hopa eta reggae estiloak dira nagusi, baina rap-rocka, funky-rapa eta trapa ere badira tartean.

Ekoizpenaz Suaia bera arduratu da, Askapen Sound ezizenez, eta baita Kostako Beats, Komadü eta Rlantz ere. Ahots kolaborazioetan, berriz, Mateo Zikuta eta Patricia Recklessek hartu dute parte.

Beldur ta Nazka kantaren bideoa ere kaleratu du Suaiak, bere anai Iñigo gitarra-jotzailearekin batera ekoitzia, baxuan Ander "Teje"  eta baterian Xixo Yantani direla. Bideoa zein diskoa Euridia estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu dituzte, Ibon Larruzea soinu ingeniariaren eskutik.

Diskoa plataforma digitaletan entzun daiteke eta musikariaren Bandcamp orrian deskargatu. Euskarri fisikoari dagokionez, CD formatuan argitaratuko da fanzine batekin batera. Diskoan jorratzen diren gaietan gehiago sakontzeko asmoz sortu du fanzinea.  Pack hau datorren astetik aurrera eskuratu ahal izango da DDT Banaketak atarian edota Durangoko Azokako Musikazuzenean-en standean. 

Eszenatokietara itzuliko dela ere iragarri du musikariak, bandaren laguntzaz. Honako hauek izango ditu bidelagun: Komadü, teklatu eta saxoan; Ander "Teje" gitarran, eta Xixo Yantani baterian.