Suaiak 'Katua eta sagua' kantua kaleratu du

Suaiak 'Katua eta sagua' kantua kaleratu du Udazkenean argitaratuko duen 'Su Eman ala Hartu' diskoaren aurrerapen kantua da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/suaiak-katua-eta-sagua-kantua-kaleratu-du/@@download/image/SUAIA Katua eta Sagua_argazkia.jpg
2023/09/06
Udazkenean argitaratuko duen 'Su Eman ala Hartu' diskoaren aurrerapen kantua da.
Suaiak 'Katua eta sagua' kantua kaleratu du

Gorka Suaia Bilbon bizi den abeslari eta ekoizle gasteiztarra bueltan da eta hamaika abesti izango dituen Su eman ala hartu diskoa ondu du. Udazkenean zabalduko du lan berria baina, aurrez, Rlantz reggae-dub ekoizleak ekoitzitako kutsu minimalistako dancehall-reggae kantua aurkeztu du. 

Katua eta Sagua kantuan "garai arraroez, etorkizunik ezaz eta autoritarismoaz"  idatzi duela azaldu du sortzaileak, baina baita "elkar laguntzeaz" ere, "bizi garen beldurraren eta gorrotoaren erreinu honetan aurrera egiteko ezinbestekoa". Ibon Larruzeak grabatu, nahastu eta masterizatu du kantua Euridia estudioan, eta bertan grabatu dute abestiarekin batera sortutako bideoa ere.

Azarotik aurrera eszenatokietara itzuliko dela ere iragarri du Suaiak. Honako hauek izango ditu lagun zuzenekoetan: Komadü, teklatu eta saxoan; Ander "Teje" gitarra-baxuan eta Xixo Yantani baterian.