'Sua' filma aretoetan ikusgai

'Sua' filma aretoetan ikusgai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sua-filma-aretoetan-ikusgai/@@download/image/20126185882sua_Estreinaldi.jpg
2012/12/13
berria
'Sua' filma aretoetan ikusgai
2004ko azaroaren 7an izan zen 'Sua' filmaren estreinaldia, eta zortzi urte geroago ikusgai izango da hainbat herritan. Ekainaren 29an Tolosan eta uztailaren 13an, berriz, Algortan ikusi ahal izango da.


Lagunarteko proiektu gisa hasi zen 2002 urte amaieran 'Sua' laburmetraia eta jendearen laguntzari esker beharrezko baliabideak lortu eta pixkanaka-pixkanaka handitzen joan zen. Bortz asteburuko grabaketa saioak izan ziren, bertzeen artean, Aralarko bailaran, Urretxuko jauregietan eta Nafarroako gazteluetan.
Bi urte geroago, 2004ko azaroaren 7an estreinatu zuten, azkenik, Tolosako Leidor Zineman eta 1.200 pertsona baino gehiago bertaratu ziren estreinaldira. Orain, zortzi urte beranduago, zinema aretoetan ikusgai izango da 'Sua', ekainaren 29an Tolosan proiektatuko dute, bertzeak bertze, eta uztailaren 13an berriz, Algortako Bihotz Alai plazan.
Proiekzioetaz haratago ere, argazki erakusketa martxan da. Ekainaren 12an zabaldu zuten eta 29ra bitarte ikusgai izango da Tolosako Kultur Etxean, eta uztailaren 2tik 13ra berriz, Algortako Aldai patronatuan.

Datozen proiekzioak:


Ekainak 29, ostirala:
20:00etan Tolosako Leidorren
Uztailak 13, ostirala:
22:00etan Algortako Bihotz Alai plazan