Su haietatik ke hauek

Su haietatik ke hauek https://www.gaztezulo.eus/albisteak/su-haietatik-ke-hauek/@@download/image/su_haietatik_ke_1365162034.jpg
2013/04/08
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Iñaki Petxarroman
139.zenbakia
Duela hamar urte Gipuzkoan erraustegia eraikitzeko asmoa mahaigaineratu izanak piztu zuen hondakinen kudeaketaren inguruko eztabaida. Orduan ameskeria ziruditen alternatibak gauzatzen ari dira egun. Iñaki Petxarroman kazetari lasartearrak gertatu den guztiaren inguruko saiakera dakarkigu, sakon dokumentatua, irakurleari ikuspegi ekonomiko, politiko, juridiko eta ekologikoa eskainiz. Kalean gaia sinplifikatzeko dagoen joeran ez jausteko tresna aproposa.