“SU EMOTEN” ***

“SU EMOTEN” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/su-emoten/@@download/image/84p64sarkor.jpg
2008/04/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Sarkor ***
84.zenbakia
“SU EMOTEN” ***
Sarkor taldeak lau urte daramatza errepidean, eta kilometraje hori nabari egiten da, bai horixe. Bi maketa plazaratu ondoren, Gernikako taldeak lehen disko luzea argitaratu du. Taldeak rock euskaldun  gisa definitzen du bere musika, eta oso definizio egokia da, maiz samar hardcore melodikoaren mugetan dabiltzan arren (Lehiotikan eta Ezinean taldeetako kantarien kolaborazioa ez da kasualitatea). Sarkor-ekoak abiada azkarrean, gitarra txapatuetan eta erritmo aldaketetan moldatzen dira hobekien, baina bi ahotsetara egindako melodiak ez ote dira apur bat astun geratzen? Etorkizuna hor dute, parez pare.