Su emango al zenioke

Su emango al zenioke https://www.gaztezulo.eus/albisteak/su-emango-al-zenioke/@@download/image/75-p12.Zurkotxe.jpg
2012/12/13
berria
Su emango al zenioke
Serbiako gizon batek su eman dio bere autoari, gaizki aparkatzeagatik garabia eta isuna ordaindu beharko zituela jakindakoan. Lekuko batek esandakoaren arabera, gizonak autoa ireki zuen lasai-lasai, gauzak atera zituen bertatik, eta ondoren, su eman zion motorrari; gero, bizikletara igo zen eta alde egin zuen handik. Aztoratu gabe. Haserretu gabe. Gauza arrunta izango balitz bezala. Edozer, garabia ordaindu baino lehen!