Sutondo bat erakusten duen bideo honek etxerik gabeko pertsonak berotu ditzake
Honelako bideoen arrakasta hazi egin ohi da hotz sasoia iritsi ahala, bereziki, Eguberrietan. Above + Beyond agentziak joera hau aprobetxatu nahi izan du egitasmo solidario bat martxan jartzeko.
Sutondo birtual baten bideo da hau ere. Esango duzu, beste bat? Bai, baina hau berezia da, etxerik gabeko pertsonei lagunduko baitie. YouTubeko iragarki erreprodukzio bakoitzaren irabaziak Shelter deitutako GKEri emango zaizkio eta honek Erresuma Batuan, etxerik gabe dauden pertsonei, etxe bat aurkitzen lagunduko die.
Ekimen hau Google agentziaren kolaborazioari esker bihurtu da errealitate. Honela, Google-eko lantaldearekin lan egin du agentziak bilatzailean postu onetan azaldu dadin. Egungo teknologiak modu solidarioan irauli dira beraz, pertsonek euren etxeak birtualki "berotu" ditzaten, etxe gabeko pertsonei laguntzen dieten bitartean.
Shelter-ek adierazi du, nekerik gabe, etxerik gabeko pertsonei laguntzen jarraituko duela, baina publikoaren beharra duela. Ekimen honekin, gure etxeko erosotasunetik, YouTuben "The Good Fire" jartzea besterik ez da egin behar. Honela, etxerik ez duten guztiak negu latzean babestuago sentituko dira. Ekimen polita, ezta?
Ekimenaren iragarkia ikusteko sakatu hemen. Sutondo solidarioa, berriz, hemen azpian duzu, gorde esteka behar duzunerako!

