Studio one soul

Soul Jazz disketxearen disko berria kalean da! Oraingo honetan Clement Cosxone Dodd-en Studio One Jamaikako zigilu mitikoaren kantu zaharrak berreskuratu dituzte. Imagina itzazu 60-70 hamarkadako reggae abeslari eta musikari preziatuenak garaiko soul ilunenaren bertsioak egiten. Eta hori gutxi balitz Soul Jazz-ekoek luxuzko edizioa prestatu dute, informazio ugari jasotzen duen liburuxkarekin. Gauzak ondo egiten direnean...