"Streetwear": Modatik mugimendu sozialera

1970-1980 bitarte jaio zen Estatu Batuetan, helburua arropa erosoagoarekin jaztea zelarik, estetika horrenbeste kontuan eduki gabe. Skaterrak izan ziren ideia honekin erakarriak izan ziren lehen komunitatea. Monopatin zaleek joera hau eskuratu zuten erosotasunagatik hutsagatik. Beti zeramatzaten txandal galtza zabalak, mauka motzeko kamisetak eta kirol zapatilak. Kirola egiteko konjunto ezin hobea. Riders izenez ezagutzen ziren elkar.
Biserak ere janzkeraren zati ziren. Aurreraka edo atzeraka, kaleko osagarri ohikoa zen 70. hamarkadan hip-hop eta rap kulturak biralizatu zuenetik. Babesten zuten saskibaloi taldeko bisera eramaten zuten raperoek, New York-eko Yankees-ak kasu, eta beren hiri edo auzoaren zati zirela erakusten zuten horrela. Skaterren kasuan Supreme edo Stussy markako biserak eramaten zituzten. Streetwear-en jatorriek ideal bat ere ordezkatzen zuten, joera bat baino gehiago zen: kalera sinplifikatu eta egokitutako estetika bat.
Egun harremantzeko modu berri bat sortu du
Egungo streetwear jarraitzaileek komunikatzkeo modu berriak erabiltzen dituzte. Egungo streetwear joera ia guztiak, ez bada guztiak, sare sozialetatik igarotzen dira, batez ere Instagram-etik. Baina badago harreman fisikoa ere, birtualetik harago.
YouTube da elkarretaratze hauek jasotzen dituen plataforma bat. Orokorrean, streetwear elkarretaratze hauek influencer-en batek antolatzen ditu. Joera honen zaleak direnen arteko bilkura bat da, non jantzi ezberdinen inguruko ikuspuntuak partekatzen dituzten edo besterik gabe euren gustuak. Azken finean dutena erakusteko biltzen dira eta besteak harritzera doaz.
Hain da horrela, streetwear zaleen arteko bilkurak joko-lehiaketa moduko batean amaitzen direla. Joera honetan bertan daudenek gainean duten jantzi bakoitzaren prezioa esaten dute eta kopururik altuena duena moloiena bilakatzen da. Zenbat balio du daramazunak? lehiaketa hauek grabatu egiten dira momentua gogoratzeko, baina baita beste streetwear zaleei erakusteko nola harremantzen diren euren artean. Elkar ezagutzeko modu berezia da, eta egungo azpikulturatzat har daiteke.
Kanpotik lehiaketak materialista dirudi, guztia outfit horretan xahututako diru kopuruaren inguruan mugitzen baita. Alta, konjuntu garestiak ez du zertan politena izan, finean helburua modelorik ederrena aukeratzea baita. Horretarako, hobekien jantzita doana bozkatzen da. Irabazlea, bere arropa hobekien konbinatu duena da, ez dirurik gehiena xahutu duena. Lehiaketa Mugimendu honen jatorria The Unknown vlogs youtuber ingelesen batetik dator. Bere kanaleko bideo guztiak streetwear-ari buruz dira. Kofi McCalla youtuberra lehiaketa hauek egiten hasi zen raffles (tonbola edo zozketa modukoak dira) ilaretan bezeroak distraitzeko itxaroten zuten bitartean. Partehartzaileak 14-22 urte bitarteko nerabe eta gazteak izaten dira.
Streetwear joerak kode propioak sortu ditu, komunikatzeko eta elkar ezagutzeko modu zehatz bat eratuz. Hizkuntza berri bat bailitzan moda honen zaleak elkar ulertzea ahalbidetzen du eta berain artean loturak sortzea. Streetwear baten moduan hitz egitea talde berdinaren zati izatea da. Taldearen zati izatean erosteko modu jakinak eskuratzen dira, elkar ezagutzeko modu jakinak eta baita hitz jakinak ere. Jokabide pauta berriak sortu ditu streetwear mugimenduak gazteen artean.