Streets ska

Skalariak taldea 1995ean sortu zen eta erritmo tropikalak zabaldu ditu orain arte grabatutako hiru diskoetan. Ibilbide oparo hori biribiltzeko, 70 minutu inguruko bideoa egitea bururatu zaie nafarrei. Horretarako, euren irudi artxiboetara jo dute eta mota guztietako irudiak montatu dituzte ska zaleen gozamenerako: zuzenekoak, elkarrizketak eta klipak, besteak beste.