Street Rock for the Working Class

Street Rock for the Working Class https://www.gaztezulo.eus/albisteak/street-rock-for-the-working-class-2/@@download/image/pond_street_roc_1361536353.jpg
2013/03/04
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Pond
138.zenbakia
YouTube oihanean galduta aurkitu nituen. Nik dakidala, ez dute estudioko diskorik kaleratu, nahiz eta badagoen izen bereko beste talde bat... Dakidan bakarra da Australiatik datozela eta garaiarekin erratu direla. Abestiak entzun ahala 2013tik aldendu eta 1970eko hamarkadara gerturatuko zara, psikodelia eta hippy kultura eguneratu dela nabari dezakezu; neohippyak akaso? Tame Impala taldearengandik gehiegi urrundu gabe, Hendrix eta Planten gazte garaitako espiritua berreskuratu dute; riff errepikakorrek eta doinu-espiralek beste dimentsio bat sortzen dute. Abesti esanguratsuenak: Don't look at the sun or you'll go blind eta Giant Tortoise.