Street Fighter II, 20 urte

20 urte pasatu dira Street Fighter II makina arcadeetan agertu eta borroka jokoen erreferente bihurtu zenetik. Geroago ordenagailu eta kontsoletara eraman zuten. Lehenengo bertsioan, zortzi borrokalariren artean aukera genezakeen: Ryu, Ken, Chun-Li, Zangief, Dhalsim, Honda, Blanka eta Guile. Hurrengo bertsioetan Balrog, Vega, Sagat eta M.Bison batu zitzaizkien. Urteak pasatu arren, oso joko gomendagarria da oraindik, eta ia plataforma guztietan aurki dezakegu.