Street Art Topaketa

Street Art Topaketa 16-25 urte bitarte badituzu eta kale artea gogoko baduzu, ez galdu aukera asteburu honetan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/street-art-topaketa/@@download/image/Captura de pantalla 2017-07-13 a las 10.49.14.png
2017/07/13
albiste-laburra
16-25 urte bitarte badituzu eta kale artea gogoko baduzu, ez galdu aukera asteburu honetan!
Street Art Topaketa

Kale artea gogoko baduzu, asteburu honetan primeran pasatzeko aukera duzu! Donostiako Udaleko Gazteria Sailak eta Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu zerbitzuak antolatuta, Street Art Topaketa egingo dute hirian, ostiral eta larunbata bitartean. Ekimena 16-25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta Donostiako suhiltzaileen egoitzan egingo dute.

Street Art Topaketan izena eman bazenuen, gogoratu bi profesionalen laguntza izango duzuela eta amterial guztia beran izango duzuela. Muralismoaren inguruan oinarrizko formakuntza jaso eta suhiltzaileen parkea bisitatu ondoren, margotzeari ekingo diozue. Ondo pasa!

Street Art Topaketa uztailaren 14an eta 15ean egingo da Donostian

Donostiako Udaleko Gazteria Sailak eta Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Udal Zerbitzuak Street Art Topaketa antolatu dute 16-25 urteko gazteen sormena sustatzeko eta kale artea diziplina artistiko moduan aitortzeko asmoz. Programa uztailaren 14an eta 15ean egingo da, Donostiako suhiltzaileen egoitzan, eta kale artearekin erlazionaturiko ekintza aukera zabala eskainiko du. Izen emate epea uztailaren 11ra arte zabalik dago, eta interesatuek Gazteria Saileko webgunearen bidez eman ...

Leer mas: http://www.europapress.es/euskera/noticia-street-art-topaketa-uztailaren-14an-eta-15ean-egingo-da-donostian-20170630120135.html

(c) 2015 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.