Streaming bidezko kontzertuak koarentenari aurre egiteko

Streaming bidezko kontzertuak koarentenari aurre egiteko Zetak, La Furia edota Xabi Bandini musikariek online eskainiko dituzte zuzenekoak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/streaming-bidezko-kontzertuak-koarentenari-aurre-egiteko/@@download/image/89722133_653794545416028_995216610509717504_o.jpg
2020/03/13
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Zetak, La Furia edota Xabi Bandini musikariek online eskainiko dituzte zuzenekoak.
Streaming bidezko kontzertuak koarentenari aurre egiteko

Koronabirusaren zabalkundeari aurre egiteko bertan behera gelditu dira kultur arloko ekitaldi gehienak, eta datozen asteotarako programatutako kontzertu, antzezlan eta jarduerak ez dira egingo. Horrek kinka larrian utzi ditu musikari eta artistak, beren diru iturri nagusiak zuzeneko emanaldiak baitira. 

Egoera berri honen aurrean, badira kontzertuak streaming bidez ematera animatu direnak; sare sozialetan zabaldu denez, Zetak, La Furia eta Xabi Bandini musikariek online eskainiko dituzte kontzertuak. Bestalde, Eneritz Furyak abeslariak galdeketa bideratu du Instagram Stories-en, zaleek streaming bidezko kontzerturik nahi duten jakiteko.

 

Al mal tiempo... ¡buena cara! Xabi Bandini - Streaming

Info guztia ⤵️ pic.twitter.com/AZ3Z2qeGDj

— Xabi Bandini (@xabibandini) March 12, 2020

 

#coronavirus festival is inda housr@LaFuriaRap @zetak_org pic.twitter.com/h1vzZLJhJy

— ɐᴉɹɹɐɥәɹɹә@ 🤘#ElCrio (@erreharria) March 12, 2020