Streaming bidez jokatu nahi?
Google online jokoen plataforma ari da prestatzen!

Gelditu izenarekin: Yeti. Hala izena du Google-k prestatu duen streaming bidezko joko sistema. Online munduak duen arrakasta ikusita, Google-k pauso bat harago joan nahi du, eta jokoen online plataforma bihurtzeko asmoa du, PlayStation, Nintendo edota Xbox-i konpetentzia eginez.
Konpetentzia egiteko bide-jokoetara jolasteko beste sistema berri bat proposatu nahi du Google-k, eta hori izango da hain zuzen Yeti. Gainera, etorkizun laburrean zerbitzu hau hobeto eman ahal izateko bere kontsola propioa kaleratuko omen du; kontsola hau top-top izango omen da hardwarean; jolasteko prest?