'Stranger Things' -en unibertsoa zabaldu egingo dute: 'Tales from 85' telesailaren inguruko xehetasunak
Azaroan estreinatuko dira Stranger Things telesailaren bosgarren denboraldiko lehen atalak, eta azken denboraldia izango den arren, bertako pertsonaiez gozatzen jarraitzeko aukera izango dela iragarri dute sortzaileek. 2026an Strangers Things: Tales from 85 izeneko spin-off-a kaleratuko dute.
Data zehatzik ez dute jakinarazi, baina zaleek Hawkins-eko herritarren abenturak bizitzeko parada izango dute beste behin animaziozko telesail honen bidez. Istorioa bigarren eta hirugarren denboraldien artean kokatuko dute, eta zabaldu duten bideoan protagonistetako batzuk eta monstruo berriak agertzen dira. Misterio paranormalen ildotik ibiliko dira Eleven, Mike, Dustic, Lucas, Max eta Will pertsonaiak.
Pertsonaia horiek ez dituzte jatorrizko aktoreen ahotsak izango, ordea, aktore sail berria hartu baitute horretarako. Brooklyn Davey Norstedt aktorea izango da Eleven pertsonaia; Jolie Hoang-Rappaport, Max; Luca Diaz, Mike Wheeler; Elisha Williams, Lucas Sinclair; Braxton Quinney, Dustin Henderson; Ben Plessala, Will Byers; eta Brett Gipson, Jim Hopper.
Proiektuaren arduradunetako batek, Eric Roblesek adierazi duenez, The Real Ghostbusters animaziozko telesaileko istorioak izan ditu inspirazio iturri, hau da, 1986 eta 1991 bitartean emititutako The Ghostbusters edo Mamu ehiztariak spin-off-eko atalak.
Aurrez bosgarren denboraldia
2026koaren aurretik Strangers Things telesailaren bosgarren denboraldia emango dute. azaroan. Azkena izango da eta sortzailek hiru zatitan estreinatzea erabaki dute: azaroaren 26an lehen ataletik laugarrenera artekoak, abenduaren 25ean bosgarrena eta seigarrena, eta abenduaren 31n zazpigarren atala.

