'Stranger Things' telesailaren 5.denboraldiaren inguruko teoriak
Data zehatzik jakinarazi ez badute ere, Stranger Things zientzia fikziozko telesailaren bosgarren eta azken denboraldia aurten emango dute Netflixen. Ohikoa den moduan, zaleak irrikitan daude, eta sarean arrastoen bila dabiltza, denboraldi berrian gertatuko denaren teoriak sortuz. Lucas, Max, Eleven eta Willek zein abentura biziko ote dituzte?
Telesailaren Instagrameko kontuan irudi bat publikatu dute eta bertan desagertuta dagoen nerabe bat agertzen da: Jane Hopper AKA Eleven. Pertsonaiaren jaioteguna agertzen da bertan, azkenekoz institutu inguruan ikusi zutela, eta desagertu egin zela misteriotsuki. Hawkins herriko poliziari deitzeko deia egiten du informaziorik izanez gero, eta aurkitzen duenarentzako diru-saria ere bada.

Zale batzuk zenbaki horretara deika ere hasi omen dira. Batzuek esan dute ez dutela konektatzerik izan, dei-jasarengatik edo, eta beste batzuek, berriz, aipatu dute Hawkins-eko polizia etxera bideratzen duela, eta herritarrei jakinarazten diela herria itxialdian dagoela, lurrikara bat dela eta, eta euren lehentasuna Jane Hopper topatzea dela. Hopper bera hilik dagoela uste dute ikusleek, beraz, nor ari da haren bila? Lagunak? Zeinek du hura topatzeko interesa?
Horretaz gain, 1986ko ekainaren 13a aipatzen da eta horrek esan lezake bosgarren denboraldia orduan kokatua egon litekeela. 1986ko martxoan kokatu zuten laugarren denboraldiaren amaiera. Bestetik, sortzaileek adierazi dute denboraldi guztien amaiera izanik, guztietatik zerbait izango duela, eta tonuan, berriz, hasierakoan antza izango duela. Orain arteko misterioak ixtea izango da asmoa.

Pertsonaiei dagokienez, Argyle ez da itzuliko bosgarren denboraldian, eta ezta Eddie Munson ere. Bi pertsonaia hauek gustuko dituzten zaleak triste egongo dira, baina ziur asko pertsonaia berriren batzuk agertuko dira, bizigarri pixka bat emateko.

