'Stranger Things'-en sortzaileek 'Death Note'-ren ekoizpen bat egingo dute
Matt eta Ross Duffer anaien albisteak ezustean harrapatu ditu Stranger Things-en zaleak. Telesail ezagunaren laugarren denboraldia estreinatu berri den honetan bosgarren eta azken denboraldia izango dena iragarri zuten, baita spin-off baten grabazioa ere.
Baina horretaz gain, Netflix-ek, aste honetan bertan, iragarri du Duffer anaiak Death Note manga klasikoaren (ondoren anime bihurtu zena) live-action bat garatzen ari direla. Hori guztia gutxi balitz, Stephen King eta Peter Straub-en The Talisman fantasiazko eleberriaren egokitzapena ere egingo dute.
Ideia guzti hauek Duffer anaiek sortu duten erakunde berriak burutuko ditu, Upside Down Pictures deitutakoak. Oraingoz, ekoizpen berri hauek noiz estreinatuko diren ez dakigu.

