Strange Weather, Isn't It?

Strange Weather, Isn't It? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/strange-weather-isnt-it/@@download/image/Strange_Weather_Isnt_It.jpg
2012/05/04
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
!!!
129.zenbakia
Nic Offer, Nic Offer eta Nic Offer. Front-man, show-man eta man guztiak jarrita ere, ez du piperrik abesten. Baina duen transmisio ahalmena, abeslari gutxik dute. Dantzatzeko mugimendu hipnotikoek beren jokoan harrapatu eta zureak egin duela konturatzen zarenerako, izerditan egongo zara. Taldearen estudioko laugarren lana dugu hau, 2010ean kaleratua. Efektudun gitarran Mario Andreoni, bateria sinple baina indartsuan Jonh Pugh, eta baxuan Tyler Pope (LCD SoundSystem); horrekin batera, belarrira xuxurla egingo dizun ahots susmagarri bat eta loop errepikakorrak oinarrian. Juergarako musika bikaina.