“Strange Obsesion” ****

“Strange Obsesion” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/strange-obsesion/@@download/image/Protex_Strange_Obsesion.jpg
2011/04/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Protex
117.zenbakia
Iaz punk rock zaleek biziki goraipatu zuten berrargitalpena da Protexena. Izan ere, Belfasteko taldeak 70eko hamarkadaren amaieran grabatu zuen lan hau, baina orain arte argitaratu gabe zegoen, aurretik plazaraturiko zenbait single ezagutzen ziren arren. Diskoak pop kutsuko punk rock pilulak gordetzen ditu. Kanta dinamikoak, melodiekin josirikoak eta punk esentzia klasikoa gordetzen dutenak. Singletan bilduriko doinuak baino pop zaleagoak dira. Zenbait aldiz entzun eta gero, The Undertones punk talde ingelesaren pareko banda dela esango nuke. Pop-punk.