Strange heaven

Egun berean konfiantzazko bi lagunek, batek Hendaiatik eta besteak Bartzelonatik, disko bera aholkatzen dizutenean, jaramon egitea baino ez duzu. San Diego hiriko talde honen estreinako lanean murgildu ostean, zera esango nuke: surf tsunamian bustita datorren pop grabazio aparta dela, batez ere gitarren oihartzunari dagokionez (espero dut bi lagunak nirekin bat etortzea). Horretaz gain, John Reis-ek (Rocket from the Crypt eta Hot Snakes) ekoitzi eta Swami bere diskoetxeak argitaratu duela aintzat hartuta, ez dago gehiago esaterik. Bestela, entzun There Is No God pop ereserkia.