STRAIGHT TO THE HEART”

STRAIGHT TO THE HEART” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/straight-to-the-heart/@@download/image/90p62pierced.jpg
2008/11/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
PIERCED ARROWS
90.zenbakia
STRAIGHT TO THE HEART”
AEBetako hirukote hau Dead Moon talde ezagunaren jarraipena baino ez da. Hots, Fred eta Toody Cole senar-emazteen pauso berria, baina beste bateria-jotzaile batekin: Kelly Halliburton. Pierced Arrows taldaren lehen lana da hau, eta taldearen jarioa oso gertu dago aurreko bandaren soinutik: gitarra zimurtuak, bateria erritmo sendoak, distortsioz beteriko melodiak, eta Fred Coleren ahots berezia. Dead Moonek biziki miresten zuen Nirvana eta... Auskalo non dagoen Kurt Cobain, baina ziur grabazio hau gustura entzungo lukeela.