"Story" bat pertsona horrek ikusi dezan sortzeak izen bat du

"Story" bat pertsona horrek ikusi dezan sortzeak izen bat du Itxura batean mundu guztiari zuzendutako postak sortzen badituzu, baina pertsona zehatz baten erreakzioa bilatuz “gatsbying” egiten ari zara. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/story-bat-pertsona-horrek-ikusi-dezan-sortzeak-izen-bat-du/@@download/image/instagram-stories.png
2021/01/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Itxura batean mundu guztiari zuzendutako postak sortzen badituzu, baina pertsona zehatz baten erreakzioa bilatuz “gatsbying” egiten ari zara.
"Story" bat pertsona horrek ikusi dezan sortzeak izen bat du

Animali guztiek dituzte gorteatze erritualak. Ikusi al duzu sexu apur bat dastatzeko indioilar arrek nola erakartzen dituzten emeak? Ikuskizun bat da. Beste animalia askok ere, beren erritual propiak dituzte, eta beste gauza bat ere badute: ezetzaren aurrean ez direla kikiltzen. Inongo beste animalik ez du horren ego hauskorrik, ezetzari beldur izateko bezalakorik. Guk bai ordea. Askotan ez gara gai gustuko dugun horri aurrez aurre sentitzen duguna esateko eta gauzak argi uzteko. Honela sortzen da gatsbying-a, norbere autoestimua arriskuan jarri gabe ligatzeko modua. Eta esango didazu nik "gatsbying"-a egin? zer den ere ez dakit eta! Ez da beharrezkoa jakitea ere. Modu errazean azalduko dizut eta berehala ulertuko didazu: gatsbying-a sare sozialetan zure alderik onena erakustea da, gustukoa duzun horren lekurik gustukoenean edo berari gustatzen zaion zerbait egiten, pertsona horrek zure postari erreakzio bat egingo dion itxaropenez. Horrela, modu disimulatu batean jakin daiteke interesatzen zaizun horrek zurekiko interesik ote duen. Erreakzionatzen badu, bikain. Eta ez badu erreakzionatzen posta ez zihoanez berarentzat zure morala osorik geratzen da. 

Teknika honek bere izena F. Scott Fitzgerald-en The great Gatsby eleberritik hartzen du, 2013. urtean Baz Luhrman-ek Leonardo DiCaprio-rekin pantaila handiera eraman zuena. Gogoratzen al duzu handi-mandiak festarik onenak antolatzen zituela bere luxuzko etxean? Eta gogoratzen al duzu Daisy, bere maitasun galdua, harritzen saiatzeko beste ezertarako ez zituela antolatzen? Ba aldatu festak selfie kalkulatuengatik eta hortxe duzu gatsbying-a. Kontua da: zentzuzkoa al da beste pertsona baten like batzuk lortzeko soilik horrela ibiltzea?

Ba ikuspuntuaren araberakoa da hori. Gatsbying-ak zentzu asko du arrisku gutxiago hartzen direlako. Ez da berdina teorian mundu guztiari zuzendua dagoen argitalpen bat ez erantzutea pertsona horrek edota berari zuzendutako mezu pribatu bat ez erantzutea. Kolpea txikiagoa da. Aldi berean ordea, sareko elkarrekintzei balore erromantiko-sexual handiegia egozteko arriskua du honek, eta honela, like eta iruzkinek pertsona hori zugan interesatua dagoenaren sentsazio faltsua eman dakizuke. Besterik gabe, gustuko duen argitalpen horiei atsegin dut ematen die beharbada.

Bestalde, erreakziorik ez eduki izanak gustuko pertsona horrek ez du esan nahi ez duenik interesik. Sare sozialak ez dira neurgailu fidagarria. Alta, gatsbying apur bat, noizean behin egitea ez da kaltegarria, batez ere begi bistakoa denean zuen artean zerbait dagoela eta horri bultzada bat eman nahi badiozu.