S-Tone Inc.

Italia hitza esan eta, bota itxura, pasta, Aitona Santua, futbola, mafia=Berlusconi, Erroma... eta antzeko topikoak etortzen zaizkigu burura. Guk berria gehituko dugu: Brasil. Martxa honetan Italiako disketxeek kaleratutako musika Brasilen egina dela sinestuko dugu. Stefano Tirone, Laura Fedele, Manuela Ravaglioli eta S-Tone Inc-ko gainontzeko lagunei izen-abizenak aldatu beharko lizkiete. Nor nahastu nahi dute? Italian brasildar musika onena egiten dela esatea gehiegi esatea ote? Made in Italy!