“Stick to my roots” ****

“Stick to my roots” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/stick-to-my-roots/@@download/image/tippa_irie_stick_to_my_roots.jpg
2010/12/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Tippa irie & the far east band
113.zenbakia
Gentleman izan da reggae abeslari zurien artean Jamaikan oihartzuna izan zuen lehenetarikoa. Irlako ekoizle ezagun eta arrakastatsuen babesa lortu eta horrek gainontzeko reggae izarren parean jarri zuen. Jatorriz Alemaniakoa den abeslariak berezko taldea osatu zuen zuzenekoetarako, eta banda horrek orain Tippa Irie abeslariarekin kaleratu du diskoa. Tippa Irie Ingalaterrako abeslari ezaguna da, ragga eta dancehall estiloetan nabarmendu dena. Disko honetan erakusten duen bezala, roots eta lovers estilo klasikoetan ere ederki moldatzen da.