Steve Mcqueenen paper zaharrak

60ko hamarkadan, Steve McQueen aktore estatubatuarrak Yucatanen ezkutatutako altxorren gaineko filma egin nahi izan zuen. Proiektua ez zen ordea inoiz gauzatu. Duela gutxi, baina, McQueenek proiektua aurrera eramateko informazioz zein irudiz betetako 1.500 orrialde aurkitu zituen haren semeak kutxa zahar batean. Hala, Robert Downey Jr. orrialde horien eskubideen jabe egin berri da eta McQueenek amestutako esploratzailearen papera jokatuko du.