Steve Jones

Sex Pistols taldeko gitarra-jotzaileak urtarrilaren 6an hildako Ron Asheton ordezkatuko du Stooges taldean. Antza, Iggy Popek Jones jaunarekin hitz egin du, eta ez dauka inolako zalantzarik: beste gitarra-jotzaile bat topatu behar genuen, eta berari deitzea zen aukerarik onena. Taldeak aurrera jarraitzen du, eta ez dut besterik esango.